Solaslaguna proiektuaren aurkezpena urriaren 31n Donezteben

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 30a

Asteroko hitzorduez gain, bertzelako ekimenak ere egiten dituzte solaslagunek. Esate baterako iaz Amaiurrera bisita gidatua egin zuten.

Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan izanen da arratsaldeko 19:30ean

Zazpi Gurutze Karrikako 2.zenbakian eginen dute Solaslaguna ekimenaren aurkezpen hitzaldia eta ondoren luntxa izanen da. Proiektuan parte hartu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi dutenei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek.

Aurten ere martxan dago Solaslaguna proiektua. Jendeaurreko aurkezpena, urriaren 31n eginen dute Donezteben. Arratsaldeko 19:30ean, Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, Zazpi Gurutze Karrikako 2.zenbakian, aurkezpen hitzaldia eta ondoren luntxa izanen da. Proiektuan parte hartu edo bertzerik gabe gehiago informatu nahi dutenei bertaratzeko deia egin diete antolatzaileek. Aurten Malerrekako Mankomunitateaz gain, Baztango Udala eta Bortzirietako Euskara Mankomunitatea ere egitasmoa bultzatzen ari dira. Proiektu honen helburua zonaldeko euskararen erabilerari bultzada bat ematea da. Horretarako, euskaraz solasteko zailtasunak dituztenak eta euskaraz ongi solasten direnak taldeka biltzen dira astean ordubetez. Parte-hartzea erabat debaldekoa da. Hau aitzinerat ateratzeko denen beharra dutela aipatzen dute antolatzaileek eta horregatik jendea egitasmoan parte hartzera animatu nahi dute, bai euskaldun zaharrak eta baita euskaldun berriak ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun