Endika eta Aizpuru III.ak irabazi dute Oriamendiko Promozio txapelketa

TTIPI TTAPA 2012ko azaroaren 5a

Endika eta Aizpuru III txapela jantzita, Ezkurra II eta Olazar ondoan dituztela. Maialen Andres

40 eta 27 irabazi zieten azaroaren 3ko finalean Ezkurra II eta Olazar doneztebarrei

Endika saldiastarrak eta Aizpuru III azpeitiarrak irabazi dute Oriamendi 2010 enpresaren Promozio txapelketa, azaroaren 3an Galarretan jokatu zen finalean Ezkurra II eta Patxi Olazar doneztebarrei 40-27 irabazita.

Endika saldiastarrak eta Aizpuru III azpeitiarrak irabazi dute Oriamendi 2010 enpresaren Promozio txapelketa, azaroaren 3an Galarretan jokatu zen finalean Ezkurra II eta Patxi Olazar doneztebarrei 40-27 irabazita.

Endika izan zen partidaren jaun eta jabe eta Promozio txapelketa dagoeneko ttiki gelditu zaiola erakutsi zuen. Jokoan sartzen zen bakoitzean, tantoaren norabidea aldatzen zuen, pilotari abiada handia ematen zion eta tantua gorrien alde paratzen zuen. Doneztebeko bikotea, urdinez, ez zen ongi aritu eta horrek ere erraztu zuen gorriek txapela janztea. Halere, hasieran dirua Ezkurra II eta Olazarren alde atera zen. 11-6 galtzen hasi arren, hamahiruna berdintzea lortu zuten eta berriz ere urdin kantatzen zute artekariek. Baina hor hautsi zen berdintasuna, Endika agintzen hasi baitzen eta arerioek bere erritmoaren arabera jokatu behar izan zuten. Aizpuru III ere beldurrez aritu zen, arriskatu gabe, baina hori aski izan zen, Endikaren joko punttua eta tantoa akitzeko modua kontuan hartuz. Honela, Endika eta Aizpuru III.ak hartu dute Matxin VI eta Agirrezabalaren lekukoa promozio txapelketako irabazleen zerrendan.

 

Azaroaren 3ko emaitzak Galarretan

Urrutia II-Zubiri, 35; Matxin VI-Labaka, 25

Endika-Aizpuru III, 40; Ezkurra II-Olazar, 27 Promozio txapelketako finala

Urriza-San Miguel, 38; Uterga-Juaristi-Ion, 40

Oñatz-Zubizarreta, 17; Etxabe II-Agirrezabala, 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun