'Zuk aukeratu, zuk erabaki' egitasmorako proiektua aurkeztu du Ttipi-Ttapak

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 29a

Ttipi-Ttaparen alde egiteko aukeratu 50.063. proiektua.

Aurten ez da Nafarroako Kutxako bezero izan beharrik laguntza emateko

Ttipi-Ttapa Fundazioak Nafarroako Kutxa Fundazioko 'Zuk Aukeratu; zuk erabaki' egitasmoaren barrenean bere proi­ek­tua aurkeztu du be­rriz ere. 50.063 zenbakia du TTIPI-TTAPAren proiektuak eta 26.600 euro eskatzen ditu.

Ttipi-Ttapa Fundazioak Nafarroako Kutxa Fundazioko 'Zuk Aukeratu; zuk' erabaki egitasmoaren barrenean bere proi­ek­tua aurkeztu du be­rriz ere. 50.063 zenbakia du TTIPI-TTAPAren proiektuak eta 26.600 euro eskatzen ditu.

Orain arte, Nafarroako Kutxako edo La Caixako bezeroa izan behar zen egitasmo hauetan laguntza emateko, baina aurtez ez. Nafarroan erroldatutako 18 urtetik goitiko guztiek parte har dezakete proiektuak aukeratzen, ez da beharrezkoa Nafarroako Kutxako bezero izatea. Nafarroako Kutxa Fundazioak 10 euro bideratuko ditu aukeratzen den proiekturako, baina garbi izan behar da diru hori ez duela norberak bere sakeletik eman beharko, Fundazioak berak bere funtsetatik baizik. Internetez ere egiten ahal da www.cajanavarra.com webgunean sartuta edo, TTIPI-TTAPArena aukeratzen baduzu, Lesakako bulegoan lagunduko dizugu eskaera egiten. 2013ko martxoaren 30a bitarteko epea dago proiektua aukeratzeko.

TTIPI-TTAPAren proiektuaz gain, gure inguruko bertze zenbait erakundek aurkeztu dute bere proiektua, hala nola Xorroxin Irratiak, Xaloa Telebistak, Erreka edo Arkupeak elkarteak, etabar…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun