Patxi Olazar eta Josetxo Ezkurra Doneztebeko lehengusuek Oriamendi promozio txapelketaren finala jokatuko dute Endika eta Aizpuru III.aren kontra. Larunbatean Galarretan jokatutako finalerdian 33-40 irabazi zieten bertze bi lehengusuri, Aizarnazabalko Etxabe II eta Zubizarretari.
Partida bikaina jokatu zuten lau erremontelariek. Hogeitazortzinako berdinketa arte gorabeherak izan ziren markagailuan, baina erritmoa gipuzkoarrek markatu zuten eta 13-9 eta 22-19 agintzen joan ziren. Baina azken berdinketa izan zen hori, Ezkurra II.ak tantu bikainak akitu baitzituen bi paretekoen bitartez. Gorriek ere hutsegite pare bat egin zuten eta hortxe hautsi zen finalerdia. 28-33 agintzen jarri ziren doneztebarrak eta 30-33koaren ondotik, 33-40ko azken emaitzara aldegin zuten Ezkurra II eta Olazarrek.
Beraz, finala larunbatean jokatuko dute doneztebarrek Endika eta Aizpuru III.aren kontra. Profesionaletan lehen finala izanen da aurten debuta egin duen Josetxo Ezkurrarentzat.
Galarretako larunbateko partida nagusia ere, promozio txapelketaren finalerdikoaren antzekoa izan zen. Urriza eta Ionek 22 eta 40 irabazi zieten Zeberio II eta Etxeberria III.ari, hogeitazortzina berdinduta joan ondotik.
Galarretako larunbateko emaitzak
1. Otaegi-Aizpuru III, 23; Urrutia II-Labaka, 35
2. Zeberio II-Etxeberria III, 32; Urriza-Ion, 40
3. Etxabe II-Zubizarreta, 33; Ezkurra II-Olazar 40 ORIAMENDI PROMOZIO TXAPELKETA
4. Endika-Urko, 25; Oñatz-Aizpurua II, 30