Medikuak proiektua landuko dute Iturengo eskolako 5 eta 6 urteko ikasleek

Ttipi-Ttapa 2012ko azaroaren 9a

Tentsioa eta bihotz taupadak neurtzeko aukera eskainiko dute

Haur Hezkuntzako 3.mailako eta Lehen Zikloko lehenengo mailako ikasgeletan medikuen txokoa sortuko dute. Mediku-erizain ttikiek artatzea nahi dutenek aldez aurretik ordua eskatu beharko dute.

Pulunpa Eskola Publikoko Haur Hezkuntzako 3. maila (5 urte) eta Lehen Zikloko lehenengo mailako (6 urte) ikasleek proiektu berri bat egin dute ikasturte honetan. Aurtengo proiektuaren izena Medikuak da, beraz beraien gela Pulunpa kontsulta bihurtu dute, Medikuen txokoa sortuz. Beraien atentzioa ingu­rura zabaldu nahian tentsioa eta bihotz taupadak neurtzeko aukera ematen dute mediku-erizain ttikiek. Ho­rretarako, aldez aurretik ordua eskatu behar da 948 451554 telefonoan eta 5-6 urtetako medikuaz galdetu edota beraien gelara joan beharko da ordua eskatzera eta bertan artatua izatera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun