Gartzarango pilota txapelketako finalerdiak jokatu ziren joan den asteburuan eta Errekako pilotariek urriaren 27an jokatuko diren lau finaletarako txartela lortu zuten.
Infantil mailan, Errekako Iker Salaberria goizuetarrak eta Alberdi azpeitiarrak 18 eta 7 irabazi zieten Titin IIIeko Marcos eta Zugarraldeko Agirreri.
Kadetetan, Errekako Bakaikoa eta Medinak, 18 eta 6 irabazi zieten Huarteko Larunbe eta Goñiri.
Jubeniletan, Errekako Ugaitz Elizalde eta Mujika gipuzkoarrak 18 eta 14 irabazi zieten Oiartzungo Hernandez eta Flores-i.
Seniorretan, azkenik, Errekako Bendoirok eta Ugaldek 22 eta 11 irabazi zieten Txarutako Gaizka Otxandorena eta Zaranton-i.
Honela, urriaren 27an, larunbat arratsaldeko 16:00etatik aitzinera jokatuko diren lau finaletan izanen dira Errekako ordezkariak. Infantiletan, Errekako Salaberria eta Alberdi, Oiarbide eta Aizpuru gipuzkoarren kontra ariko dira; kadetetan, Errekako Bakaikoa eta Medina, San Juango Laso eta Martijaren kontra; jubeniletan, Errekako Ugaitz Elizalde eta Mujika, Huarteko Astiz eta Sarasaren kontra eta Errekako Bendoiro eta Ugalde, Zizurko Iriarte eta Bi Aizpeko Aranoren kontra.