Ukrainako Credo abesbatzaren kontzertua urriaren 28an Doneztebeko Elizan

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 25a

Ukrainako Credo abesbatzaren kontzertua Doneztebeko elizan urriaren 28an

Arratsaldeko 20:00etan izanen da eta Bodgan Plish ariko da zuzendari lanetan

17 emakumek eta 19 gizonezkok osatzen dute abesbatza. Nazioarte mailan talde ezaguna da, Errusian, Polonian, Alemanian, Italian, Holandan eta Suitzan abestu dute eta Poloniako “Hajnówka-2005” Eliz Musikako XXIV. Nazioarteko Lehiaketako irabazleak izan ziren. Doneztebeko igandeko kontzertua dohainik izanen da, lekuak agortu arte.

Urriaren 28an ganbera musikarekin belarriak goxatzeko aukera izanen da Donezteben arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Ukrainako Credo abesbatzak kontzertua emanen du Doneztebeko elizan eta sarrerak dohainik izanen dira, agortu arte. 17 emakumek eta 19 gizonezkok osatzen dute abesbatza eta Bodgan Plish da zuzendaria. Plish Ukrainako hirugarren Zuzendari Lehiaketako Sari Nagusiaren irabazlea da. Nazioarte mailan talde ezaguna da Credo abesbatza, Errusian, Polonian, Alemanian, Italian, Holandan eta Suitzan abestu dute eta Poloniako “Hajnówka-2005” Eliz Musikako XXIV. Nazioarteko Lehiaketako irabazleak izan ziren.

2002an sortu zen abesbatza Grechaninov-en “Demestvenna Liturguiya” (liturgia domestikoa) interpretatzeko. Bodgan Plish da abesbatzako zuzendaria,  Hastapenetik melomanoak erakarri zituen eta herrialdeko eragin handiko musikarien kritika paregabeak izan zituen abesbatzak. Ukrainako ekitaldi kultural ospetsuenetan ohiko gonbidatua izaten da: “Kiev-Music-Fest”, “Zolotoverjyi Kyiv”, “Shevchenkivsyi berezen” eta ondorengo pertsonei zuzendutako oroitzapenezko kontzertuetan baia ere: B. Lyatoshynsky, I. Shamo, Sh. Karabits, G. Sviridov. Moskuko IV, V eta VII. Pazkoko Jaialdietara ere gonbidatu izan ditu bertako zuzendari artistikoa den Valeri Guerguiev ospetsuak.  Rottenburgeko Eliz Musikako IV. Nazioarteko Lehiaketan ere parte hartu zuten. Abesbatzak Lehiaketan egin zuen parte hartzea Lehiaketako momenturik gorenena bezala irudikatu zuten kritikoek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun