Nafarroako Gobernutik adierazi dutenez, Iruñea eta Behobia arteko mantentze lanak direla eta errepidean mozketak izanen dira datozen hiru egunetan. Hain zuzen, Belate eta Almandoz tuneletan eraginen du mozketak. Irungo norantzako erraila itxita egonen da gaueko 22:00etatik goizaldeko 05:00ak arte. Denbora tarte horretan Irun aldera joan nahi dutenek NA-1210 errepide zaharretik joan beharko dute.