Errekako Beñat Oronoz lesakarrak 22 urtez beheitiko Nafarroako txapela irabazi du

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 22a

Beñat Oronoz lesakarra pilota astintzen finalean. Nafarroako Pilota Federazioa

18 eta 4 irabazi zion igandean Labriten Pilotajaukuko Lopez-i

Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketa irabazi du urriaren 21ean Labriten Errekako Beñat Oronoz lesakarrak. Finalean 18 eta 4 irabazi zion Pilotajaukuko Asier Lopez-i.

Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko pilota txapelketa irabazi du urriaren 21ean Labriten Errekako Beñat Oronoz lesakarrak. Finalean 18 eta 4 irabazi zion Pilotajaukuko Asier Lopez-i.

Lesakarrak pilota ederki astindu zuen ezker-eskuin eta Lopezek ezin izan zion aurre egin. Hasiera berdindua izan zen, 6-4koa arte, baina hortik 18ra joan zen Oronoz, tantu ikusgarriak eginez.

Gisa honetara, Errekak dobletea lortu du, joan den astean, jubenil mailako buruz buruko txapela jantzi baitzuen Ugaitz Elizalde iturendarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun