Urriaren 26tik abenduaren 2ra izanen dira ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoak

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 25a

XX. ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetako irudia, Tomas Sobrino baztandarrak egina.

Hogeigarren edizioa da aurtengoa eta 16 jatetxek parte hartuko dute

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako 16 jatetxek parte hartuko dute XX. ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan. Iaz baino hiru jatetxe gehiago izanen dira. Informazio orrietan nahiz kartetan agertuko den irudiaren egilea, berriz, Tomas Sobrino margolari baztandarra da.

Bertizko Partzuergo Turistikoak antolatzen dituen jardueren artean, ohikoa bihurtu den ekimena urriaren 26tik abenduaren 2ra eskainiko da. Hogeigarren edizioa da aurtengoa eta iaz baino hiru jatetxe gehiagok parte hartuko dute. Hauek izanen dira ehizari lotutako menu bereziak eskainiko dituzten 16 jatetxeak: Almandozko Beola, Arantzako Burlada eta Aterpe, Berako Euskalduna, Zalain eta Zubiondo, Donamariako Benta, Doneztebeko Ameztia, Elbeteko Posada eta Oñaska Berri, Etxalarko Herriko Ostatua eta Benta, Igan­tziko La Villa, Iruritako Olari, Lesakako Koxkonta eta Oizko Posada. Partzuergoak menu guztiak biltzen dituen folletoa argitaratu du, jatetxeetan eta informazio turistiko puntuetan eskuragai egonen dena, baita www.consorciobertiz.org webgunean.Informazio orrietan nahiz kartetan agertuko den irudiaren egilea, berriz, Tomas Sobrino margolari baztandarra da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun