Nazabalek berreskuratu du Nafarroako txapel handia

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Iaz ez zuen parte har­tzerik izan lesio baten ondorioz, baina aurten berriz ere Nafa­rro­a­ko txapel nagusia jantzi zuen Floren Nazabal aizkolariak Etxarri-Aranatzen urri­aren 7an.  30 minutu eta 39 segundu behar izan zituen lau kanaerdiko, bi oinbiko eta 60 ontzako lau enbor mozteko. Bigarren Jon Rekondo leitzarra izan zen (35:58), hirugarren Ander Erasun aurtizta­rra (36:36) eta lauga­rren Antonio Senosiain (39:39). Donato La­rre­txeak proba utzi behar izan zuen, gerri­ko minaren ondorioz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun