Promozio txapelketan ari dira eskualdeko hainbat erremontelari gazte

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Promozio txapelketan parte hartzen ari direnak. Patxi Olazar doneztebarra falta da. Maialen ANDRES (Oriamendi 2010)

Urriaren 20 eta 27an finalerdiak eta azaroaren 3an final handia jokatuko dira

Oriamendi 2010 enpresak pilotari gazteendako antolatutako promozio txapelketa urriaren 4an abiatu zen Galarretan. Hasierako partida horretan, Ezkurra II eta Patxi Olazar doneztebarrek, Matxin III eta Labakari irabazi zieten eta honela final laurdenetarako txartela lortu zuten, bertze zazpi bikoterekin lehiatzeko.
 
Final laurdenetako lehen bi partidak urriaren 6an jokatu zituzten Galarretan. Lehenik, Oñatz eta Aritz Zubiri goizuetarrak 32 eta 35 galdu zuten Otaegi eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira eta bigarren partidan, Etxeberria IV eta Andoni Saldias oiztarrak 32 eta 35 galdu zuten Endika saldiastarra eta Aizpuru III.aren kontra. Beraz, lehenbiziko finalerdian Otaegi eta Ba­rrenetxea IV, Endika era Aizpuru III.aren kontra ariko dira.
 
Matxin VI eta Agirrezabalak iaz lortutako tituluaren defentsan ari­tzekoak ziren Etxabe II eta Zubizarretaren kontra, urriaren 12an, Pilarika egunean. Egun berean, Urrutia II saldiasta­rra eta Aizpurua II,  lehen partidako irabazleen kontra, Ezkurra II eta Olazar­en kontra aritzekoak ziren. Irabazleek jokatuko dute bigarren finalerdia.
Finalerdiak urriaren 20an eta 27an jokatuko dira eta final handia azaroaren 3an. Bikoteak ¡orekatuak dira eta uda honetan profesionaletan debuta egin duten Ezkurra II, Otaegi, Labaka eta Aizpuru III.ak lehen aldiz izan dute txapelketa batean aritzeko aukera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun