Lehen mailan aritzeko txartela lortu du Aurtizko Ander Erasunek

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Ander Erasun lanean Aizarnazabalko finalean. Lehen mailan aritzeko txartela lortu zuen. Koldo ALDUNTZIN

Azpitxapeldun izan zen 2. mailako txapelketan

Jon Irazu gipuzkoa­rra nagusitu zen irailaren 30ean Aizarnazabalen jokatutako Euskadiko bigarren mailako aizkolari txapelketaren finealean.Iaz hirugarren Mailako Euskadiko txapela jantzi zuen eta urte baten buruan biga­rren mailakoa. Ander Erasun izan zen txapeldunordea. Aurtiztarrak 48 segundu gehiago behar izan zituen eta biak Euskadiko Maila Nagusian ariko dira heldu den sasoian.
 
Sei aizkolari lehiatu ziren Aizarnazabalen, bakoitzak seina pago-enbor ebaki zituen: bi kanaerdiko, bi 60 ontza­ko eta bi oinbiko (72 on­tzako).
 
Aipatzekoa da Erasunek bigarren erdian egindako lana.. Izan ere, aurtiztarra azkenekoa zen lan erdietan, Irazutik kasik minutu terdira. Azkenean bigarren izan zen 3 segundurengatik.
 
Jon Irazu izan zen txapeldun (19:07). Ander Erasun bigarren (19:55) eta Zumarragako Xabier Zaldua hirugarren (19:58). Mikel La­rrañaga azpeitiarra laugarren izan zen (20:23), Ugaitz Mugertza mutrikuarra bosgarren (21:23) eta Oihan Larretxea beratarra seigarren (22:20).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun