Sarako oihana bisitatuz

Joana GUERENDIAIN 2012ko urriaren 17a

Mundu osoko espezialistek bisitatu zuten Sarako oihana urriaren 4an. Bordelen irailaren 29tik urriaren 2ra egin zen OIS elkarteak (Oak International Society) antolatutako nazioarteko konferentzia eta ho­rren ondotik etorri ziren Sarako oihana ikustera 51 lagun. XVI. mendetik honat oihanak izan duen garapenaren be­rri jaso zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun