Gure kirolariek ongi hasi dute sasoina! Izan esku baloiko neskek edo errugbiko mutikoek, biek garaipena ezagutu dute. Irailaren 29an Urtxintxak Frantziako koparen matxa bat jokatu dute Saran St Paul les Daxeko taldearen kontra eta irabazi egin dute 23-19. Basurdeak, irailaren 30ean aritu dira Saran Azkaineren kontra eta irabazle atera dira 9-6 lehenaretzat eta erreserbarentzat 36-35. 2. asteburua aldiz txarragoa izan da. Eskubaloiko neskek Lucq de Bearn-en kontra galdu egin dute 15-14. Basurdeak, lehen ekipak Mendikotaren kontra galdu du 27-18, aldiz erreserbak garaipen polita ezagutu du 55-3.