Antifaxista festivalaren 2012ko edizioa heldu den urriaren 20an iraganen da Saran, kiroldegian. Kontzertuak gaueko 21:00etan hasiko dira, ondoko taldeak entzuteko aukera izanen da: The Offenders (ska-italia), Bastards on Parade (Punk-folk from Galizia), Streets of Rage (Hardcore, metal, punk), Antifun Krieg (hardcore, punk) eta Euskal Herritik etorritako Esteka taldea. Sartzea 10 eurotan izanen da, festibala hori IpEH antifaxista elkarteak antolatzen du. Informazio gehiagorentzat: ipehantifaxista.blogspot.com.