Herriko etxeak bultzaturik, eskola eta gero haurzaindegiko tenoreetan etxeko lanak egiteko laguntza bat muntatua izan da duela urte andana bat. Aurten ere, urritik goti zerbitzu hori martxan ezarri da. 7 emazte 2 eta 3ko taldeetan antolatuak, bat frantsesa egiteko eta bertzea euskara, etortzen dira astelehen, astearte eta ostegun arratsaldetan 5 etatik goiti. Zerbitzu hori bakarrik haurzaindegian diren haurreri idekia da.