Urriaren 23tik urriaren 27ra txondorrak deskubritzeko aukera emana izanen da Saran. Animazio honek lehenagoko ikazkinaren lana deskubritzeko aukera ematen du, duela 100 urte egiten zen maneran ikaztegi bat eraikia izanen da. 23tik 27ra, egunero goizeko 10 etatik landa, Garbalako gunean eginen da animazio hori.