30 urtez senpertarrak ederki lagundu eta zerbitzatu ondoan, Pascal Larzabal herritarrak deliberatu du su hiltzaileen multxoan zuen tokia uztea. 1980 hasi zuen bidea aski ongi ereman du Pascalek sailez sail hupatuz pittaka pittaka “ohorezko major” kargurat ailegatu arte! Senpereko su hiltzaileek esker ona erakutsi diote erranez 30 urtez buru belarri egin duen lana adibide ederra dela gazteentzat eta oro har edozoin su hiltzailerentzat. Eskerrak eman dizkiote ere Bernadetteri, Pascalen andreari, eta denbora berean su hiltzaile guztien andreeri. Julien Ubiria buru zutela su hiltzaileek ohorezko makila eman diote Pascal Larzabali 30 urtez eman duen laguntza haundia eskertzeko.