Senperen nork ez du ezagutzen Jean Ithourria pilotazale ibarrundarra herriko langilea, hautetsia, musikaria eta 42 urtez pilota entrenatzailea izan da, bertzeak bertze. Bere lekukotasun interesgarriak agertzen dira Senperetik Senpererat liburuan eta orain bere ahotsa irratian eta sarean entzun daiteke. Aitzineko egun hauetan Gure Irratiko lankideek mikroa luzatu diote ‘Ahapetik’ saioan. Orain, Jean-en erranak entzuten ahal dira berriz nahi bezainbat euskal irratiak sarearen web gunean Ahapetik saila bilatuz.