Angeluko Zaldunen hondartza garbitu dute Arretxea ikastetxeko gazteek

Franck DOLOSOR 2012ko urriaren 17a

Arretxea ikastetxeko ikasleak gustura Angeluko zaldunen hondartzan, lana gogotik egin eta gero. Franck DOLOSOR

Herritarrek eskubideak eta bete beharrak ere baditugula erakutsi nahi izan dute arduradunek

Urteroko ohiturari ja­rraikiz, aurten ere Arre­txea kolegioak egun pasa egin du ikastetxetik kanpo eta aldi huntan ikasle eta irakasle guz­tiek Angelun izan dute hitz ordua. Izadia naturgunea bisitatu eta Zaldunen hondartza garbitu dute Surf Rider surf­zale ekologista taldeko kide batzuen laguntzarekin. Egun osoan itsasoak hondartzetarat ekartzen dituen zikinak bildu dituzte eta ikasi dute ere zer ez den bildu behar. Eguzkia lagun, ikasleek egun xoragarria iragan dute. Magali Zubillaga Arretxea ikastetxeko zuzendaria ere biziki atxikia da egun horri parada baita denek elgarrekin egun goxoa iragaiteko. Gainerat, hondartzan ikasi duten guztia kurtsoetan baliatuko dute gero. Monique Demange kolegioko elizkizun, gogoeta eta bitartekaritza arduradunak dio helburua dela ikasturtea hastea gai baten inguruan. Aurten, “Ensemble droits devant” hautatu dute erran nahi baita “Elgarrekin xuxen aintzina” eta denbora berean “Eskubideak aintzina”. Egun horren bitartez, Arretxeako arduradunek erakutsi nahi izan dute herritarrek eskubideak ditugula baina baita ere bete beharrak. Ikastetxetik kanpoko egun bateko egonaldiak balio du harremanak sendotzeko ikasle be­rrien, aspaldikoen eta irakasleen artean. Izan ere, elgar ezagutuz eta elgarrekin biziz erre­xago baita gero elga­rrekin lan egitea, ikastea eta geroa giro onean presta­tzea...
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun