Bide Berdeak kaltetu dituen ondasunak zerrendatuak

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

 
Nafarroako Gobernuak behin-behinekoz onartu du Endarlatsa-Doneztebeko zatian Bidasoaren lehengo trenbidea egokitzeko proiektua bide berde gisa erabiltzeko. 1. fasea, eta kaltetutako ondasun eta eskubideen des­jabe­tze-izapideari ekin dio. Bertizko Turismo Par­tzuergoa da proiektuaren sustatzaile eta desjabetzeen onuradun.
Behin-behineko onarpen horren ondoren, 15 egun balioduneko informazio-aldi bat dago proiektuari alegazioak aurkezteko, eta haren dokumentazioa kon­tsulta daiteke Iruñean edo bide berdearen 27 bat kilometroko zati ho­rretan kaltetutako lursailak dituzten Herriko Etxetan (Doneztebe, Sunbilla, Igantzi eta Lesaka). Egun horiek igarota, kaltetutakoen behin betiko zerrenda jendaurrean jarriko da eta akordio-proposamena aurkeztuko da. Izapidea osatuta dagoenean, Bertizko Par­tzuergoak 2013ko udarako akituta izanen dela aurreikusten den obra lizitatu ahal izango du.
Garrantzi handieneko obra gisa, behealdeko pasabide bat eraikiko da N-121-A errepidearen azpitik Alkaiagatik pasatzean.  Nafarroako Gobernuak uztailaren 4an onartu zuen proiektua PSIS aitor­tzea; horri esker, zati hori egokitu zitekeen turismo, kirol eta aisialdiko bide moduan.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun