Solaslaguna egitasmoa eginen da aurten ere herriz herri

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

Solaslagunak Artikutzara egindako txangoan. Utzitako argazkia

Hitano lagunak eta Mendilagunak taldeak jarriko dituzte martxan

Euskaraz solasteko ohitura dutenak, euskaraz solasteko ohitura ez dutenekin elkartzea da helburua solaslagunaren helburua. Aitzineko urteetan aritutako hainbat talde irailean eta urri hasieran hasi ziren lanean. Talde berriak, berriz, u­rri bukaera eta azaroa bitartean hasiko dira, baina apuntatzeko aukera urte osoan egonen da. Iaz osotara 66 lagunek eman zuten izena, eta horietatik 62 txertatu ahal izan genituen taldeetan. Baztanen 5 talde, Male­rrekan 3 eta Bortzirietan 4 ibili ziren, oraingoz jasotako datuekin horietatik bederatzi mantenduko dituzte. Antolatzaileek iazko kopurua handitzea espero dute.
 
Aurreko urteetako talde eta ekimen batzuk erre­pikatuko badira ere, berrikuntzak izanen dituzte aurtengo kurtsoan. Guraso taldea pasa den urtean jarri zen martxan. ikastetxeetako gurasoendako propio prestatutako saioak dira. Gurasolaguna proiektuaren bitartez, familian eta ikastetxeetan ematen den erabileran eragitea da helburua.
 
Herri batzuetan hitanoaren erabilera galtzen ari dela ikusirik, hitano lagunak taldea sortu nahi dute aurten. Euskaldun osoak direnei bideratua dago eta gure hika eta noka aberasteko eta naturaltasunez solastatzen ikasteko taldeak dira. Jada hiru urte dira, solaspoteoa antola­tzen dutela aurten laugarrena izanen da. Elizondon, Donezteben eta Beran antolatu izan dute eta aurten Eli­zon­dora bueltatzea egokituko da. Jendeak, ingu­ru erraz batean ireki eta ezagutzeko aukera izanen du. Hilabetean behin antola­tzen diren saio osaga­rriak ere izanen dira aurten. Eskualde an parte hartzen duten solaslagunendako eta herrita­rrendako irekiak daude. Mintzapraktiketan parte hartzen duen jendea ezagutzeko aukera ematen dute saio hauek. Ikasturte honetarako, saio osagarri berria sor­tzea erabaki dute solaslagunek eta Mendilagunak antolatuko dituzte bi hilabetean behin.
 
Aitzineko urteetan bezala, aurkezpen lun­txak eginen dira Bera, Doneztebe eta Elizondon azaroko lehenbiziko bi asteetan zehar. Bertara agertzen denak, solaslagunari buruz informazioa galdetzeko aukera izanen du, taldeak nola funtzionatzen duten, zein den egitasmoaren helburua, nola parte hartu, aitzineko urteetan parte hartutako solaslagunak ezagutzeko eta hauen esperien­tzia aditzeko aukera… 
 
Apuntatzeko eta informazioa eskatzeko bideak: Solaslagunaren txokoan:solaslaguna@ topagunea.org; Tel.: 610920673; Bortziriak, Malerreka eta Baztango Euskaltegietan. Bor­tziriak eta Malerrekako mankomunitatean, baita Baztango Balleko Etxean ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun