Benidormetik bueltan dira elkarteko erretiratuak

Fernando ETXEBERRIA 2012ko urriaren 17a

Gustora ibili dira jubilatuak Benidormen barna. Fernando ETXEBERRIA

91 bazkide izan ziren hamabi egunez

Arkupeak elkarteko 91 bazkidek hamabi egun eman dituzte atse­den hartzen Benidormen, irailaren 27tik urri­aren 9ra. Lehenbiziko egunean bi orduz euria egin zien, baina gainerakoan eguzkiaz eta hondartzaz gozatzeko modua izan dute.
 
Joan den igandean egin behar zuten bestaren berri hurrengo alean emanen dugu, baina etorkizunera begira ere bi ateraldi prest dituzte. Lehenbizikoa urriaren 25ean Lodosara eginen dute 158 lagunek eta bigarrena, azaroaren 5etik 14ra Lanzarotera, 36 bazkiderekin.
 
Modu berean, ikasturte berriarekin informatika ikastaroak ere antolatu ditu Arkupeak elkarteak Beran eta Elizondon, frantses ikastaroan Beran eta Donezteben. Azaroan hasiko dira.
 
Joan den urtean bezala, Koldo Martinez nafarroako Ospitaleko UCIko medikuak Bizi testamentua, heriotz duina eta aurrez emandako boron­dateak solasaldiak eskainiko ditu azaroaren 15ean Donezteben eta azaroaren 22an Leitzan. Heldu den urteari begira ere bilerak egiten ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun