Iaz aipatu bezala, garbi dago gero eta gehiago herriko bestak, bertaekoentzat direla, nahiz eta egia izan ortziral eta larunbat gauetan eguraldia ez zegoela batere atsegina kanpotik jendea etortzeko. Aurten egun bat guttiago izan da, eta ikusten da nahiko dela, gustorago hartzen baita gero urtean zehar bertze besta egun bat edo bertze. Hala ere, egin diren ekitaldi guztietan jendea ibili da eta lehenbiziko aldiz larunbatean, txiste kontalari eta guzi egin zen kuadrilen afariak ere arrakasta aunitz izan zuen. Sukaldari artistek 60 lagunendako sekulako paella egin baitzuten, baita haragia erre ere. Eskerrak hemendik denen partetik haien lanari. Igandean, berriz, trikitixa jaialdia egin zen eta hemen ere jendea bildu zen plazan.