Gero eta jende gehiago hurbiltzen da Baztan Bidasoaldeko hondartzara

Joseba URROTZ 2012ko urriaren 17a

Herriko bestetan, aldiz, jende guttiago ibili da

Alegia, Leurtzako urtegiaz ari gara, itxuraz iaz baino jende gehiago etorri baita, denboraldiaren azkeneko asteetako datuen faltan. Egia da egin duen eguraldiak lagunduko zuela, egun lainotsuetan apenas etortzen baita jenderik. Udaberrian eguraldi polita hasi orduko dator jendea asteburutan. Uztail hasieratik berriz, egunero.
Halere, krisi garai hauetan seguraski izanen du zerikusirik debaldeko plana dela Leur­tzara denbora pasa etortzea. Baina itxu­raz krisiarengatik, Nafa­rroako Gobernuak Leur­tzako Natur Aisiarako Eremuaren mantentze-lana egiteko diru lagun­-tza murriztu du, eta ho­rrek eragina izan du aipatuko mantentze-lanean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun