Eva Elizalde Telletxea izango da berriz ere Gazteguneko arduraduna ikasturte honetan, maiatza bitarte. Eskola zaharrean egokitutako gune horren garbiketaz ere bera arduratuko da, horrelaxe erabaki baitzuten guratsoek bileran. Lehen, guratsoek beraiek txandaka garbitzen zuten Gaztegunea asteburutan. Asteartetik ostiraletara 17:00etatik 19:00etara irekiko du Gaztegunea eta asteburu eta jai egunetan guratsoek irekiko dute txandaka.