Aurten ere Penta etxeko sagardo barrikak bertako sagarrak erabiliz betetzen ari da 4-5 laguneko herritar taldea. Bi urtetik, sagar urtea denean egiten dute lan hau, etxerako sagardoa lortzeko. Aurten, utzitako prentsa zahar batekin egin dituzte lanak eta dagoeneko bi barrika bete dituzte, sagarraren zuku hori sagardo goxoa bihurtuko delakoan. Gehixeago ere betetzeko asmoa dute, baina ikusi beharko, aurtengo lehortearen ondorioz, sagarrak zuku gutxi ateratzen duela aipatu baitigute.