Itxura polita hartzen ari da Aurtizko bestetako egitarauak. Gazteak burubelarri ari dira lanean eta egitarau zehatza hurrengo ttipi-ttapan ikusi ahal izanen da. Aurrerapen gisara, larunbat gauean kontzertu polit eta ederra izanen da, berriki 25 urte bete dituen Gozategitrikitixa taldearekin.
Beraien 25 urteurrenarekin batera disko bat grabatu dute beraien kanta mitikoekin (Nor nori nork, Kalanbreak…), Azaroaren 8an aurkeztuko dute prentsaurrean eta Aurtizko bestetan azaroaren 10ean gauerditik aitzinera beraien diskoa aurkeztuko dute primizian, lehenengo plaza izanen baita. Animatu!