Ander Erasun bikain

Arkaitz MINDEGIA 2012ko urriaren 17a

Ander Erasun Euskal Herriko lehen mailan ariko da. Artxiboko argazkia

Urriaren 7an jokatu zen Etxarri Aranatzen Nafarroako lehenengo mailako aizkolari txapelketaren finala. Bortz aizkolarien artean zegoen Ander Erasun, finaleko gazteena, eta meritu handiko hirugarren postua lortu zuen. Floren Nazabal txapeldunetik 6 minutu baino gehiagora gelditu zen, baina bigarren egin zuen Jon Rekondorekin lehia handia ibili zuen eta lau kanaerdiko, lau ontzako eta bi oinbiko mozteko leitzarrak baino 50 segundu gehiago behar izan zituen.  
 
Aitzinetik, irailaren 30ean Aizarnazabalen  Euskal Herriko bigarren mailako aizkolari txapelketako finalean ere Aritu zen Erasun eta biga­rren gelditu zen, Jon irazu gipuzkoarraren atzetik. Txapelik jantzi ez bazuen ere, hurrengo urtean Euskal Herriko maila nagusian arituko da herriko aizkolaria.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun