Txukuntze lanen ondotik, berriz ere Aurtizko Ostatua hartzeko lehiaketa eginen da

Arkaitz MINDEGIA 2012ko urriaren 17a

Goitik beheiti garbitu eta paretak margotu dituzte udan

Ekainaz geroztik itxia dago Aurtizko Ostatua. Iturengo Udalak hainbat obra egin ditu udan eta Malerrekako Man­ko­­munitateko langileak ostatu osoa goitik beheiti garbitu eta paretak pintatzen aritu dira , txukun txukun utziz. Orain azkeneko lantxo batzuk falta direla eta udalak lais­ter lehiaketa publikora aterako du, norbaitek har dezan. Aitzinetik, San martin bestatan irekia egonen da, udalak bertako gazteei uzten baitie bestak ateratzeko beraien etekinak ateratzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun