Herriko bi eskubaloi jokalari aurrez aurre Asobal ligan

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 17a

ERREKA

Iaz elkarrekin aritu ziren Niko Mindegia eta Ibai Meoki doneztebarrak eskubaloiko Asobal ligan, San Antonio taldean. Baina taldea desagertu eta biek talde berriak bilatu behar izan zituzten. Mindegia Logroñoko Naturhouse taldean ari da eta Meoki Iruñeko Anaitasunan. Biek herri eta koadrilla berekoak eta Errekako harrobikoak, arerio izan ziren irailaren 29an Anaitasunan. Ai­tzaki horrekin, Doneztebetik jende aunitz hurbildu zen partida eta batez ere, bi doneztebarrak, «Errekako harrobiko bitxi preziatuenak» ikustera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun