Bertze herrietan bezala, Sunbillan ere eskolako haurrak goiz-arratsaldez hasi dituzte klaseak urriaren 1etik aitzinera. Eskola hasi duten berriak egokitzapen prozesua egin dute irailako hilabetean. Azken astean elkarrekin pasa zuten goiza osoa. Kurtso hasierako bilerak ere egiten ari dira.