Nafarroako harrijasotzaileen txapela bosgarren urtez irabazi du Unai Bertizek

Maider PETRIRENA 2012ko urr. 17a, 16:36

Unai Bertiz lanean Igantzin. Bosgarren urtez segidan Nafarroako txapela janztea lortu zuen. TTIPI-TTAPA

Euskal Herriko harri txikien txapelketan badaezpada ez zuen parte hartu Labaienen

Irailak 29an Nafa­rroa­ko Harrijasotzaile txapelketa egin zen Igantziko frontoian. Bertan 5 partehartzaile izan ziren eta bat, nola ez, Sunbillako Unai Bertiz. Erran beharra da txapelketa hau Sanferminetan egitekoa zela baina partehartzaile gutti zeudela eta atzeratu zen, zehazki Unai orain­dik ez zegoen bere momenturik onenean eta ez zuen parte har­tzeko aukerarik.
 
 Oraingoan bai parte hartu zuen eta gainera berriz ere txapela Sunbillara ekarri, bosga­rren urtez segidan. Urri­aren 6an Euskal He­rriko txapelketa egin zen baina Unaik ez zuen parte hartu beldurra ematen ziolako denbora bajan egon eta bi txapelketak hain jarraian izanda parte hartzea. Zorionak Unai eta segi ho­rrela. Animo. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun