Urriak 12a guretzat jai egun arrotza izanik, Auzolan Egunak izan dituzte hainbat herritan.
Berako Kaxerna gaztetxean talde ezberdinetan banatu eta lanak egin dituzte terrazan, sukaldean, Mini-Frontoian, Eskalada, Tailerra...). Bazkariaren ondotik, bakoitza bere lanarekin segitu zuen Gaztetxean.
Lesakan ere auzolanean aritu ziren gazteak eta Auzolanaren kultura solasaldia eskaini zuen Jasone Mitxeltorena Auzolan ekimeneko kideak eta Auzolanaren kultura liburuaren egileak.
Elizondok herriak deituta erreka garbitzen aritu ziren.