Promozio txapelketaren finalerdiak erabakiak gelditu dira

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 17a

Ezkurra II eta Olazar doneztebarrak, Etxabe II eta Zubizarretaren kontra ariko dira

Pilarika egunez jokatu ziren Oriamendi enpresak antolatutako promozio txapelketako final laurdenetako azken bi partidak eta honenbertzez, urriaren 20an eta 27an jokatuko diren finalerdiak erabakiak gelditu dira.

Pilarika egunez jokatu ziren Oriamendi enpresak antolatutako promozio txapelketako final laurdenetako azken bi partidak eta honenbertzez, urriaren 20an eta 27an jokatuko diren finalerdiak erabakiak gelditu dira.

Gipuzkoarren arteko lehian, Etxabe II eta Zubizarretak 35 eta 33 irabazi zieten Matxin VI eta Agirrezabalari. Bertze partidan, lan erraxagoa izan zuten Ezkurra II eta Patxi Olazar doneztebarrek eta 35 eta 22 irabazi zieten Urrutia II eta Aizpurua II.ari. Bi partida hauetako irabazleek urriaren 27an jokatuko dute elkarren arteko finalerdia. Bertze finalerdian, urriaren 20an, Otaegi eta Barrenetxea IV, Endika-Aizpuru III.aren kontra ariko dira. Partida honetako material aukeraketa urriaren 18an, ortzegun arratsaldeko 15:00etan eginen da Galarretan.

 

Ortzeguneko jaialdia

Ortzegun arratsaldeko 16:00etatik aitzinera, berriz, lau partidako erremonte jaialdia jokatuko da.

1. Matxin VI-Labaka, Ezkurra II-Saldiasen kontra

2. Urriza-Etxeberria III, Uterga-San Miguelen kontra

3. Zeberio II-Agirrezabala, Juaristi-Ionen kontra

4. Matxin III-Aizpuru II, Etxeberria IV-Olazaren kontra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun