Euskararen herri hizkeren Atlasaren IV. liburukia aurkeztu dute Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernuak. Abeltzantzari eta etxeari lotutako hitzak biltzen dira. Herri batean eta bertzean gauza bakoitzari nola erraten zaion jakin nahi duenak Atlasean begiratzeko aukera izanen du. Nafarroako 27 herritan egin dute bilaketa, horien artean Aniz, Donamaria, Erratzu, Etxalar, Ezkurra, Goizueta, Leitza, Lekaroz, Sunbilla eta Zugarramurdin.
Liburukia bi zatitan dago banatua, lehenengoa etxe-abereei eskainia dago. Zerriaren inguruko gaiak hartzen du tarterik handiena, bertzeak bertze zerriaren izenak, etxean hartzen zuen tokia, zerri-hiltze prozesua... herri bakoitzeko berezitasunak jasotzen dira. Bigarren zatian, etxearen esparruari buruzkoak ageri dira: eraikuntza motak, jabetza mailak...