Kantu bat, “Senpere” herriko izen ofiziala bilaka dadin

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 16a

Izenpedura kanpainaren aurkezpena. Artxiboko argazkia

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Euskaraz bai dinamika sustatzen du Euskal Herriko hainbat herritan. Helburua euskararen tokia handitzea da herriko sektore desberdinetan, herritarrek hautatu eta antolatu ekimen desberdinen bitartez, oro har, euskaraz bizitzeko aukerak zabaltzea Senperen. Herriko elkarte eta norbanakoek talde bat osatu dute eta lehen lan gisa izenpedura bilketa bat antolatu dute, “Senpere” herriaren izen ofiziala bilaka dadin. Izenpetze kanpaina uda aitzin abiatu zen, eta orain, bigarren bultzada bat eman nahi diote taldeko kideek. Horretarako kantu bat idatzi eta bideoz grabatu dute. Ikusi bideoa

Izan ere, alde batetik, euskarazko izena zuten auzo edo errekak frantsestu dituzte eta orain ez dute fitxik erran nahi eta bestetik, euskarazko izenek eta euskarak senpertarrentzat duten garrantzia aldarrikatzeko, herriko izenari lehentasuna eman behar zitzaiola pentsatu dute taldeko kideek.Senperen euskaraz bizi nahi duten herritarrak badira, eta herria “Senpere” deitzen da, beraz galdegiten diote Herriko Etxeari euskarazko izena bilaka dadin herriaren izen ofiziala” azaldu zuten kanpaina hasterakoan. Gaur, inoiz baina gehiago izenpetzeak biltzeko garaia da. Deialdia bideoa baten bitartez luzatu dute euskaraz bai taldeko kideek.

Izenpedurak biltzeko blog bat sortu da. Bertan eta modu errazean, ekimenari atxikimendua ematen ahal zaio. Senpertarrei eta Senperetik kanpoko norbanako zein elkarteei galdegiten diete izenpetzea. Horrez gain, beste herrietara luzatu nahi diete gomita, izan ere, lehen ekimena Senperen abiatu bada, beste herrietan horrelako aldarrikapenak bideratzeak herri honetan euskaraz bizi nahi duten herritarrak badirela adierazteko urrats eraginkorra litzateke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun