Larunbatean besta egun ederra izan zuten Arkupeak Elkarteko kideek. Goizeko 11:30ean Doneztebeko elizan meza entzunez hasi zuten eguna. Ondoren, urteroko legez, omenaldien txanda izan zen, urrezko ezteiak egin dituzten bikoteak eta 85 urte bete dituztenak zoriondu zituzten. Gero bazkaria ederra dastatu zuten eta eguna dantzaldiarekin amaitu zuten.
Bi ekimenak egun berean egiten ziren lehen aldia zen. Orain arte, Bazkidearen Eguna urte hondarrean egin izan da, eta omenaldiak ekainean. Aurten, ordea, biak batera urrian egitea erabaki zuen Arkupeak Elkarteak. Batetik, Nafarroako jubilatu elkarte aunitzen artean zabaldua dagoen ohitura hemen ere ezarri nahi dutelako egin dute aldaketa hau. Bertzetik, berriz, zuzendaritza talde berriak urtean hildako bazkideak gogoan eduki nahi zituelako.
Aurtengo omenduak hauek izan dira:
URREZKO EZTEIAK
BERA : Vicente Fagoaga eta Mª Cruz Tolosa
ERRATZU: Migel Dagerre eta Xole Iturbide
IGANTZI : Migel Hita eta Francisca Etxeberria
Hipolito Iparragirre eta Mª Mar Sanzberro
Teodoro Irigoien eta Kontxita Etxebeste
IRUN: Jose Zurriarain eta Anunciacion Babaze
LEITZA: Miel Barriola eta Feli Aierdi
Enrique Bildarraz eta Mª Cruz Zabaleta
Eusebio Maritorena eta Isabel Uharte
SUNBILLA: Migel Manterola eta Mª Jesus Legaz
85 URTE BETE EDO BETEKO DITUZTENAK
ARESO: Pilar Arraiago Hernandorena
ARIZKUN: Francisco Jabier larralde Ustariz
BERA: Josefa Agirre Irazoki
Pepita Barandiaran Aldasoro
Vicente Fagoaga Barberon
Pakita Iratzoki Berasain
Migel Martinez Laskurain
DONAMARIA: Jacinta Inda Arregi
Leon Lasaga Irazoki
DONEZTEBE: Esperanza Olaizola Caminoa
Maritxu Oskoz Sarratea
ERRATZU: Migel Dagerre Larregi
ETXALAR: Perpetua Arburua Iturria
Maria Zubieta Arburua
GOIZUETA: Milagro Lujanbio Loiarte
IGANTZI: Franciasca Etxeberria Telletxea
IRUN: Elena Gallego Migel
Lucia Otaegi Arrieta
Luis Sorzabalbere Otxoteko
ITUREN: Hilaria Mutuberria Martikorena
Mikaela Etxeberria Hernandorena
LESAKA: Bittori Pikabea Altzugarai
Anastasio Ramos Rueda
OIZ: Maria Zelaieta Saldias
ORONOZ: Sagrario Etxandi Uterga
SUNBILLA: Alberto Arretxea Bertiz
URROZ: Josefa Etxegia Telletxea
ZUBIETA: Julia Uhalde Indakoetxea
ZUGARRAMURDI : Juan Bidegain eta Mª Jesus Gainza