Ortziraleko Pilarika egunaren eraginez, jubenil mailako futbol derbia urriaren 11n, ortzegun arratsaldean jokatuko dute Doneztebek eta Baztanek. Irabia Intersport BRT errugbi taldea ere lanean hasiko da. Lehen Maila Nazionaleko eta Euskal Liga erregionaleko taldeek jokatuko dute larunbat arratsaldean Lekarozen. Honako hauek izanen dira asteburuko partidak, kirol ezberdinetan:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Touring - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Errenteriako Fanderian.
Nafarroako Preferente mailan
Baztan – Avance Ezkabarte, ortziralean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan
Irun 1902 - Gure Txokoa, larunbatean 17:30ean Irungo Gal zelaian.
Beti Gazte B – Mariño, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Aurrera – Beti Kozkor, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.
CD Ardoi – Doneztebe, larunbatean 18:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
Gipuzkoako jubenilen lehen mailan
Beti Gazte – Landetxa, larunbatean 17:00etan Mastegin.
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
Doneztebe – Baztan, ortzegunean 19:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan
Real Union - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Irungo Gal zelaian.
Gipuzkoako kadeteen lehen mailan
Behobia - Gure Txokoa, larunbatean 11:00etan Irungo Artian.
Nafarroako kadeteen lehen mailan
Baztan – CD Gares, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe – Rotxapea CD, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Kozkor - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Lekunberrin.
CAD Irabia – Baztan, larunbatean 10:15ean Irabia ikastetxean.
SD Alsasua – Doneztebe, larunbatean 11:00etan Altsasun.
Nafarroako infantilen bigarren mailan
Beti Gazte – Atarrabia, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
CD Ardoi – Doneztebe, larunbatean 16:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.
ARETO-FUTBOLA
Gipuzkoako ligetan ez da jardunaldirik izanen asteburu honetan.
ESKUBALOIA
Nafarroako senior mutilen 2. Maila Nazionalean
Burlada – Erreka, larunbatean 16:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
GDM La Merced - Baztango KT, igandean 11:30ean Corellako Miguel Indurain kiroldegian.
Nafarroako mutil jubenilak
Beti Onak – Erreka, larunbatean 18:30ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.
SASKIBALOIA
Senior 2. Maila Interautonomikoan
25 Aniversario Ardoi - Toki-Ona Bortziriak, igandean 12:30ean Zizurren.
Junior neskak 2. Maila Autonomikoan
Teresianas – Toki Ona Bortziriak, larunbatean 12:50ean Iruñean.
ERRUGBIA
Lehen Maila Nazionalean
Intersport BRT – Zaisa Irun RT, larunbatean 16:00etan Lekarozen.
Euskal Liga Erregionalean
Intersport Irabia BRT B – Bera Bera B, larunbatean 14:30ean Lekarozen.