Martxa urdina Larrunera igoko da igande honetan

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 11

Martxa urdina Larrunen izanen da urriaren 14an

Ondoren bazkaria izanen da Azkaingo plazan

Goizeko 09:00etan Oletan (Urruñan) egin dute hitzordua. Herrirak antolatutako ekimen honekin,  euskal preso politikoen giza eskubideak aldarrikatu eta Baionan azaroaren 10ean burutuko den manifestazioan parte hartzera animatu nahi dute jendea.

Martxa urdina Larruneko tontorrera igoko da urriaren 14an. Eskualdeko Herrirak antolatu du martxa, eta Azkaine, Urruña, Senpere, Sara eta Berako taldeak aritu dira antolatzaile lanetan. Goizeko 09:00etan Oletan (Urruñan) elkartuko dira, Larrun mendira abiatu aurretik. Bertatik Larrunera igoko dira eta jeitsi ondotik, bazkaria eginen dute Azkaingo plazan. Azaroaren 10ari begira burutzen ari diren ekimenen baitan dago Larrunera eginen duten martxa. Euskal preso politikoen giza eskubideak aldarrikatu eta Baionan azaroaren 10ean burutuko den manifestazioari babesa emateko ekitaldia da. Azaroaren 10ari begira burutzen ari diren ekimenen baitan Larraunera martxan joango dira herritarrak igande honetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun