Arkupeak elkartearen egun handia larunbatean, urriaren 13an, izanen da

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 10a

Iazko Arkupeak egunean omendu zituzten bazkideak

Bazkidearen eguna eta 85 urte eta urrezko ezteiak betetzen dituztenei omenaldia egun berean eginen dira

Goizeko hamaika eta erdietan Doneztebeko elizako meza nagusira joanen dira eta mezaren ondoren omendutakoei opariak banatuko zaizkie. Jarraian bazkariaren txanda izanen da eta eguna amaitzeko dantzaldia izanen da.

Larunbatean, urriaren 13an Bazkidearen Eguna eta 85 urte bete dituzten bazkideei eta Urrezko Ezteiak egin dituztei omenaldia eginen die Arkupeak Elkarteak. Bi ekimenak egun berean egiten diren lehen aldia da. Orain arte, Bazkidearen Eguna urte hondarrean egin izan da, eta omenaldiak ekainean. Aurten, ordea, biak batera urrian egitea erabaki du Arkupeak Elkarteak. Batetik, Nafarroako jubilatu elkarte aunitzen artean zabaldua dagoen ohitura hemen ere ezarri nahi dutelako egin dute aldaketa hau. Bertzetik, berriz, zuzendaritza talde berriak urtean hildako bazkideak gogoan eduki nahi dituelako.


Egun horretan, 11:30ean meza izanen da Doneztebeko elizan eta ondotik omenaldiak eginen dira. Gero bazkaria eta dantzaldia izanen dituzte.


URREZKO EZTEIAK
BERA : Vicente Fagoaga eta Mª Cruz Tolosa
ERRATZU: Migel Dagerre eta Xole Iturbide
IGANTZI : Migel Hita eta Francisca Etxeberria
                   Hipolito Iparragirre eta Mª Mar Sanzberro
                   Teodoro Irigoien eta Kontxita Etxebeste
 
IRUN: Jose Zurriarain eta Anunciacion Babaze
 
LEITZA: Miel Barriola eta Feli Aierdi
               Enrique Bildarraz eta Mª Cruz Zabaleta
               Eusebio Maritorena eta Isabel Uharte
 
SUNBILLA:  Migel Manterola eta Mª Jesus Legaz
 
85 URTE BETE EDO BETEKO DITUZTENAK
 
ARESO: Pilar Arraiago Hernandorena
 
ARIZKUN: Francisco Jabier larralde Ustariz
 
BERA: Josefa Agirre Irazoki
             Pepita Barandiaran Aldasoro
             Vicente Fagoaga Barberon
             Pakita Iratzoki Berasain
             Migel Martinez Laskurain
 
DONAMARIA: Jacinta Inda Arregi
                          Leon Lasaga Irazoki
 
DONEZTEBE: Esperanza Olaizola Caminoa
                          Maritxu Oskoz Sarratea
 
ERRATZU: Migel Dagerre Larregi
 
ETXALAR: Perpetua Arburua Iturria
                     Maria Zubieta Arburua
 
GOIZUETA: Milagro Lujanbio Loiarte
 
IGANTZI: Franciasca Etxeberria Telletxea
 
IRUN: Elena Gallego Migel
             Lucia Otaegi Arrieta
             Luis Sorzabalbere Otxoteko
 
ITUREN: Hilaria Mutuberria Martikorena
                 Mikaela Etxeberria Hernandorena
 
LESAKA: Bittori Pikabea Altzugarai
                  Anastasio Ramos Rueda
 
OIZ: Maria Zelaieta Saldias
 
ORONOZ: Sagrario Etxandi Uterga
 
SUNBILLA: Alberto Arretxea Bertiz
 
URROZ: Josefa Etxegia Telletxea
 
ZUBIETA: Julia Uhalde Indakoetxea
 
ZUGARRAMURDI : Juan Bidegain eta Mª Jesus Gainza

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun