Patxi Mindegia eta Jesus Etxeberriaren arteko jaitsiera kanporaketa jokatu zen urriaren 6an jokatu zen Labaienen. Aizkolari bakoitzak bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu behar zuen eta azkenean, 15 segundu eskasengatik, Etxeberria nagusitu zen.
Emaitzak
Jesus Etxeberria (Beintza Labaien) 7:02.54
Patxi Mindegia (Zubieta) 7:17.29
Beraz, Jesus Etxeberriak bigarren mailan segituko du eta Patxi Mindegia hirugarrenera jautsiko da.
Gogoratu behar da abuztuaren 26an Nafarroako bigarren mailako aizkora kanporaketa jokatu zela Gorritin. Kanporaketa honetan Patxi Mindegiak ezin izan zuen aritu, min hartuta zegoelako. Jesus Etxeberria berriz, azkena sailkatu zen. Maila ez galtzeko aukera bakarra Patxi Mindegiaren kontra jautsiera kanporaketa bat eskatu eta irabaztea zuenez, halaxe egin zuen Etxeberriak eta orain maila mantentzea lortu du.