Floren Nazabalek berreskuratu du Nafarroako aizkolarien txapel nagusia

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 8a

Jon Rekondo bigarren izan zen, Ander Erasun hirugarren eta Donato Larretxea erretiratu egin zen gerriko minarekin

Joan den urtean ez zuen parte hartzerik izan lesio baten ondorioz, baina aurten berriz ere Nafarroako txapel nagusia jantzi du Floren Nazabal aizkolariak. Herrian, Etxarri-Aranatzen jokatu zen finala urriaren 7an eta aisa nagusitu zen.

Floren Nazabalek 30 minutu eta 39 segundu behar izan zituen lau kanaerdiko, bi oinbiko eta 60 ontzako lau enbor mozteko eta 5 minutu eta 19 segunduko aldea atera zion bigarren izan zen Jon Rekondo leitzarrari (35:58). Hirugarren Ander Erasun aurtiztarra izan zen (36:36) eta laugarren Antonio Senosiain (39:39). Donato Larretxeak proba utzi behar izan zuen bigarren oinbikoa moztu ondotik, gerriko minaren ondorioz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun