Doneztebarrak merkatari elkarteak antolatuta azoka egun berezia izanen da urriaren 11n

Ttipi-Ttapa 2012ko urriaren 9a

Doneztebarrak elkarteak urriaren 11n antolatu duen feriko kartela

Erosleen artean bidaia bat eta tablet bat zozketatuko dituzte

Ortzegunean, urriak 11, beren produktuak kalera aterako dituzte Doneztebarrak elkarteko merkatariek, feria eguna antolatu baitute Zazpigurutzeko plazan. Merkatuan erosten dutenen arten bidai bat zozketatuko dute eta egun horretan merkatari elkarteko hiru dendetan erosten dutenak tablet baten zozketan sartuko dira.

Ortzegunean, urriaren 11n, feria egun berezia eginen da Donezteben. Herriko merkatariak kalean egonen dira. Zazpigurutzetako plazan, Zabala zerrategiaren parean, Doneztebarrak elkarteko merkatarien produktuak erosteko aukera izanen da 09:00etatik 19:00etara. Herriko merkataritza bultzatu nahi dute ekimen honekin eta jendea erostera animatzeko, erosleak saritzea pentsatu dute. Horrela, merkatuan erosten dutenen arten bi lagunentzako bidaia bat zozketatuko dute. Ez da izanen eguneko zozketa bakarra. Ortzegunean, merkatari elkarteko hiru dendetan erosten dutenak tablet baten zozketan sartuko dira. Horretarako, Doneztebarrak elkarteko hiru denda desberdinetan gutxieneko 10 euroko erosketa egin behar da eta tiketak arratsaldeko 18:30ak baino lehenago aurkeztu beharko dituzte zozketan parte hartu nahi dutenek. Azokaz gain, haurrentzako jokoak, parkea, opariak… ere prestatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun