Ezkurra II eta Olazar doneztebarrak promozio txapelketako final laurdenetan izanen dira

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 5a

35 eta 26 irabazi zieten hasierako partidan Matxin III eta Labaka azpeitiarrei

Josetxo Ezkurra eta Patxi Olazar doneztebarrak Oriamendik antolatutako promozio txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira, urriaren 4an Galarretan jokatutako hasierako partidan Matxin III eta Labaka azpeitiarrei 35-26 irabazi ondotik.

Josetxo Ezkurra eta Patxi Olazar doneztebarrak Oriamendik antolatutako promozio txapelketako final laurdenetarako sailkatu dira, urriaren 4an Galarretan jokatutako hasierako partidan Matxin III eta Labaka azpeitiarrei 35-26 irabazi ondotik.

Ezkurra II izan zen protagonista, bera izan baitzen onena eta Olazarren lana ongi baliatu zuen aitzineko koadroetan. Josetxo Ezkurrak 14 tantu egin zituen eta 7 zazpi hutsegite. Olazar ere arras ongi aritu zen eta 7 tantu egin zituen jokoan, 5 sakez eta falta ere egin zuen sake batekin.

Gisa honetan, promozio txapelketako final laurdenetarako txartela lortu du Doneztebeko bikoteak. Hori Pilarika egunean izanen da eta Urrutia II saldiastarra eta Aizpurua II izanen dituzte arerio.

Hori bai, aitzinetik larunbat honetan jokatuko dira final laurdenetako lehen partidak. Lehenik, Oñatz eta Aritz Zubiri goizuetarra, Otaegi eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira eta bigarren partidan, Etxeberria IV eta Andoni Saldias oiztarra, Endika saldiastarra eta Aizpuru III.aren kontra.

 

Galarretako ortzeguneko emaitzak

Ortzeguneko jaialdian lau partida jokatu ziren Galarretan. Emaitzarik aipagarriena, partida nagusian eman zen, Endika eta Julen San Miguelek 40 eta 16 irabazi baitzieten Koteto Ezkurra eta Aizpurua II.ari.

1. Matxin VI-Zubiri, 32; Otaegi-Saldias, 35

2. Ezkurra I-Aizpurua II, 16; Endika-San Miguel, 40

3. Zeberio II-Barrenetxea IV, 35; Uterga-Ion, 40

4. Ezkurra II-Olazar, 35; Matxin III-Labaka, 26 PROMOZIO TXAPELKETA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun