Euskal Herriko harri txikien txapelketa jokatuko da urriaren 6an Labaienen

TTIPI TTAPA 2012ko urriaren 5a

Joan den larunbatean Nafarroako txapelketan bigarren eta hirugarren izan ziren Urrutia leitzarra eta Ariztegi etxalartarra (argazkian), Beintza-Labaienen izanen dira. Ez ordea Unai Bertiz txapelduna,

Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren jautsiera kanporaketa ere bertan jokatuko da

Urriaren 6an, larunbat arratsaldeko 17:00etatik aitzinera herri kirol saio gustagarria ikusgai izanen da Labaienen. Plater nagusi moduan, Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa jokatuko da eta bost harrijasotzaile lehian ariko dira, txapelaren bila. Aimar Irigoien (Errezil, Gipuzkoa), Jesus Mª Iruretagoiena Izeta III.a (Zarautz, Gipuzkoa), Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a (Zarautz, Gipuzkoa), Josetxo Urrutia (Leitza) eta Xabier Ariztegi Santxin (Etxalar).

Harrijasotzaile bakoitzak hiru minutuko saioak egin beharko ditu 125 kiloko harri errektangularrarekin, 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin. Aimar Irigoien, azken bost urtetako txapelduna, izanen da faborito nagusia.

Patxi Mindegia eta Jesus Etxeberria nor baino nor gehiagoka, hirugarren mailara ez jausteko

Baina Euskal Herriko harri txikien txapelketa baino lehen, Nafarroako bigarren mailako aizkolari txapelketaren jautsiera kanporaketa jokatuko da, herriko Jesus Etxeberria eta Zubietako Patxi Mindegiaren artean. Bakoitzak bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko du. Gogoratu behar da abuztuaren 26an Nafarroako bigarren mailako aizkora kanporaketa jokatu zela Gorritin. Kanporaketa honetan Patxi Mindegiak ezin izan zuen aritu, min hartuta zegoelako. Jesus Etxeberria berriz, azkena sailkatu zen. Maila ez galtzeko aukera bakarra Patxi Mindegiaren kontra jautsiera kanporaketa bat eskatu eta irabaztea zuenez, halaxe egin zuen. Beraz, larunbatean erabakiko da biertako zein jautsiko den hirugarren mailara.

Harri txikien txapelketaren ondotik ere, 19:00 aldera aizkora apustua izanen da Beintza aizkolarien artean. Hiru bikote aritzekoak dira: Miguel Angel Etxeberria eta Jesus Etxeberria; Jacinto Etxekonanea eta Peio Telletxea; Xabier Mindegia eta Jose Luis Telletxea.

Eta dena, Beintza-Labaiengo urriruko bestaren barrenean. Bertara hurbiltzeko proposamen erakargarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun