Euskal Herriko txapelketatik bi txapel ekarri ditu Transportes Bidasoa-Inurrieta taldeak

TTIPI-TTAPA 2012ko urriaren 4a

Transportes Bidasoa-Inurrietako taldekideek gustura ospatu zituzten txapelak eta domina. Utzitako argazkia

Luziano Mitxelena eta Ion Zeberio txapeldun izan dira eta AEL taldeko Patxi Meoki ere bai

Transportes Bidasoa-Inurrieta master mailako taldeko txirrindulariek bi txapel eta brontzezko domina bat lortu dituzte Euskal Herriko Txapelke­tan; Luziano Mitxelena le­sakarra txapeldun izan da master 60 mailan, Ion Zeberio elizondarra senior mailan eta Iñaki Villo­ria Iruri­ta­rra 3. master 40 mailan. Aipagarria da AEL taldeko Patxi Meoki­ elizonda­rrak master 50 mailan lortutako txapela­.
 
Transportes Bidasoa-Inurrieta taldea sei txirrin­dularirekin aurkeztu zen txapelketara. 91 kilome­tro zituen frogak, baina lasterketa erdian zegoen­ master 60 mailako helmuga. Maila horretako garaipenaren lehian, Mikel Arburua igantziarra, Ibon Urtiaga betelutarra­, Joxe Angel Mitxelena lesakarra eta Iñaki Villoria iruritarra Luziano Mitxe­lenaren mesedetan aritu ziren; Luzianok aisa irabazi zuen.
 
Bigarren erdian bi igoera zeuden eta tal­deak Iñaki Villoria eta Ion Zeberioren aukerak joka­tu nahi izan zituen. Baina ihesaldian ibili ­arren, Zeberio eta Meoki­ talde­txo batean helmugaratu ziren. Zeberio lasterketan hirugarren izan zen, senior mailan txape­la lortuz, Meoki 6. helmu­ga­ra­tu zen master 50 mailan irabaziz. Hurrengo tropelean aile­ga­tu zen Villoria, master 40 mailan 3. postua lortuz. Gertu helmugaratu zen Joxe Mari Goia igantziarra, be­rriki Euskal Herriko BTT maratoia irabazi duena eta Elgorriaga­ko Manolo­ Ganboa aurtengo La Indurain probako garailea; Ibon Urtiaga atze­rago hel­mugaratu zen, eta Joxe Angel Mi­txelena eta Mikel Arburuak ez zuten proba bukatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun