«Ohorezko Mailan aritzea ametsa izan da beti eta orain egi bihurtu da»

Gurutze PIKABEA 2012ko urriaren 4a

Elisa Arretxea eskuinean, Itxakoren partidan Utzitako argazkia

25 urterekin, azken lau urteotan Espainiako Emakumez­koen Eskubaloi Liga irabazi duen Lizarrako Itxako taldeak Elisa Arretxea (Elizondo, 1987) fitxatu du, Ohorezko Mailarako urratsa eginez. Goizez lana eta arratsaldez entrenamenduak egiten ditu eta eta biak bateratzea ez omen zaio gogorra egiten:«gustuko ditudan bi gauzak egiten ari naiz», dio. Hasieran, «zaila eta gogorra» izan zela onartu du, baina «ongi jan, zaindu eta igandetan amatxik egindakoa janez, indarrak har daitezke eta aitzinerat segi daiteke».

 

«Nire lagunek batzuetan ez naute ulertzen etanire aitak eskubaloiarekin gaixotasun bat dauka­dala erraten dit». Halaxe aitortu digu Elisa Arre­txeak. 11 urte zituenetik dabil eskubaloian, eta orain, hainber­tze maite duen kirolean «amets bat egi bihurtu zaio», az­ken lau ur­teo­tan Espainia­ko Ema­­ku­mez­koen Es­ku­ba­loi Liga­ irabazi duen­ Itxa­kok fi­txatu baitu­.

BKTn egin zituen lehen urratsak: «Lekarozko ins­titutuan ha­si ginenean­, Joxe Itur­zae­ta, Gorputz Heziketako irakaslea, BKTko en­tre­­natzailea zen, eta esku­baloian ari­tzea proposa­tu­ zigun». Horrela hasi zen, nahiz eta lehendik eskubaloia ez zuen arrotza: «nire izeba Belen BKTn ari­tzen zenean behin baino gehiagotan joaten nin­tzen­­ partidak ikustera».

Eskubaloian oraindik hobetzeko «aunitz» duela uste du: «beti bada zerbait. Bertzenaz, hoberenak izanen ginateke, eta ez ge­nuke esfor­tzurik eginen. Eta hori ezin da, egu­nero­ lan­du be­har da, nor­be­re buruari gauzak ongi­ egin eta hobe­tze­ko exiji­tu behar zaio». Baina na­bar­men­tzeko ezau­­ga­rriak ere baditu bere jo­koak: «in­darra­ eta baloia hartzeko abilidadea».

11 urterekin BKTn hasi, eta 17 urterekin orain­dik jubenila zela, lehen mailan aritzeko aukera izan zuen. Baina lotailu-gurutzatua eta bar­neko meniskoa hau­t­si zituen eta itzuli ordu­ko ur­tea pa­sa­tu zitzaiola konta­tu­ digu. Gero Torrelavega­ra joan zen fisiotera­pia ikastera eta han bigarren­ mailako talde batean ibili zen. «Ikas­ketak akituta, Elizon­dora­ itzu­li eta BKTn zila­rrez­ko mailan hiru urtez aritu nin­tzen». Iaz, be­rriz, Lo­gro­ño­ko talde batean ibili zen. Eta aurten Itxa­kora egin du salto, Oho­rez­­ko Mailara: «ttiki­tatik Ohorezko mailan ari­tzea ame­tsa izan da, eta orain­, ametsa egi bihurtu da».­

Itxakon «arras­ ongi» dagoela aipatu digu, «aunitz»­ ikasten ari dela. Baina aitortu­ digunez, hasie­ra­ «zaila» izan da, arazo eko­­nomikoak tarteko, au­rre­den­boraldi­rik egin gabe hasi­ baitira eta bi en­tre­­­na­men­du egin eta Es­painia­ko Superkopako fina­la jokatu behar izan baitute: «aise­ galdu genuen, baina ligan aunitz eta fite hobe­tu dugula erakusten ari gara». Liga hasiera ere ez dute xamurra­ izan: «aurkari zaile­nekin aritu gara eta alde ­haun­dia nabaritu dut fisi­koki  hobeki daudela­koz». Halere, itxaropen­tsu dago: «tek­­nikoki, era­bil­tzen dugun sistema des­ber­di­­­na da, eta biga­rren itzu­lian ema­i­tzak aldatuko dira». 

Itxa­kon egotea «ardu­ra haundia» omen da: «orain­ arte dena iraba­zi du, jokalari hoberenak hemen izan dira, eta ema­ku­­­­­­­mez­koen eskubaloia ezagu­tzera eman dute. Orain gaudenak ez gara Bar­bosa, Macarena edo Andrea Barno; Vera, Selene­ eta Elisa gara. Ez dugu jaio­tzez horiek izan duten­ ka­litate­rik, baina lana­re­kin­­ gauza aunitz lor ditza­kegu». Ho­rre­­ta­ra­ko­ «arras­ entrena­men­du­ gogo­rrak» egiten dituztela azaldu du. Iruñe­ko kirol mediku zentru batean­ fisioterapeuta gisa ari da, eta goizez lanera eta arra­tsal­dez en­tre­­natze­ra joaten da. Hor­taz aparte, partidak ditu eta zain­du ere egiten da nutri­zio­nis­ta eta dietista bate­kin. Gainera, ikasteko eta mas­terreko lanak egiteko tartea har­tzen ere saia­tzen omen da. 

Ahal duen guztia «gozatu eta apro­betxatu» na­hi­ du. Eskubaloitik ezin de­la bizi uste­ du, baina berak eskuba­loia ho­bbie bezala du, «dirua ira­baz­­teko bertze lana daukat». Talde aunitze­tan ibili bada ere, BKT du bere­ziki go­goan: «nire be­tiko­ taldea izan da eta izanen da. Haiei es­­ker­ nago­ Itxa­kon». BKT­­­­rekin Ohorezko Mailan ari­tzea gus­tatuko li­tzaio­keela ere aitortu du. Are gehiago, Bar­­­­tzelona­ko La Ma­­sia­ Baz­tanen ere ba­dela dio, eta gaineratu digunez, «BKT­ko La Masian es­­kubaloia gus­tuko izanik sosik gabe jokatzeko izpiri­tuak itza­li gabe segi­tzen du». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun