Aurtengo bestak politak izan dira eta horretarako herriko komitea, ostatuak eta gaztetxea eskertzekoak dira, denek parte hartu baitute besta hauek biziarazteko. Zahar eta gazteek, denek atzeman dute beren plazerra: ahate jokoa, pilota partida, karro desfilea, dantzak, bertsuak, dantzaldiak, behien primak... Azpimarratzekoa da asteazkeneko su artifizialak ederrak izan zirela, Gernikako bonbardaketaren oroitzapenez egin zen!